'La lluita en la motxilla' dokumentalaren estreinaldia azaroaren 1ean

Amaia Garate 2012ko urriaren 15a

Arrasateko gaztetxean, 22:00etan, izango da Katalunian egindako dokumental honen estreinaldia.

Arrasateko Askapenak, Arrasateko gaztetxeak eta Aixina produktore katalana dira estreinaldi honen antolatzaileak, eta bertan egongo da dokumentalaren zuzendaria ere, Dan Ortinez. Hasieran, dokumental beraren gaineko azalpen batzuk emango ditu eta ondoren dokumentala ikusteko aukera egongo da.

Dokumentalaren ardatza El Salvadorren FMLNko frontean hil zituzten bi emakumeen historia izango da: Elissenda Portabelli mediku katalana eta Begoña Arandigoien mediku euskaldunak, hain zuzen. Arrazoi jakinik gabe heltzeari utzi zioten gutun batzuetatik abiatzen da kontakizuna.

Hemen trailerra ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak