Aurtengo zartzuelaren atzera kontaketa hasi da

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko urriaren 15a

Azaroaren 17an estreinatuko du Izaskun Murgia Lirika elkarteak Fernandez Caballeroren 'Gigantes y cabezudos' zartzuela; elkarteak egingo duen hamairugarrena. Zartzuela alaia, ezaguna eta musikalki zaila eta eszena konplikatua dutelako aukeratu dutela diote elkartetik. Istorioa XIX. mendeko Zaragozan kokatua den arren, egun bizi dugun errealitatetik oso gertu dago, besteak beste, krisi ekonomikoa aintzat hartuta. Segidan duzue Naroa Elortzak, zartzuelako kideak estreinurako hilabete falta denean, emandako xehetasunak.

Zartzuela gehinetan moduan, oraingoan ere, amodiozko kontuek ere badute traman pisua, Cubako gerrara joan den soldaduaren emaztegaiaren kontakizuna oinarri hartuta. Amaia Antzokiko taularen gainean ehun lagunetik gora izango dira aurten ere; horien artean, herriko erraldoien irudiak ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak