Obrak eta dirulaguntzak, besteak beste, gobernuaren gaurko batzarrean

Ubane Madera 2012ko urriaren 15a

Zarugalde eta Alfontso Jakintsua kaleetan eta Zaldibarko parkean hainbat saneamendu lan egitea, Kataide industrialdeko argiterirako kale-argiak erostea eta erretiratuendako 2012ko dirulaguntzak. Bestelakoen artean, gai horiek landuko ditu Udal gobernuak gaur arratsaldeko batzarrean.  

Dirulaguntzekin segituz, Enpresen Laguntzen 2012ko deialdiaren barruan, diru banaketa zela egin proposatuko dute gaurko batzar horretan.

San Andresko azoka

Horrekin batera, San Andresko azoka ospatzeko ekarpen eskaera aztertuko du Udal gobernuak asteroko batzarrean. Hain justu ere, San Andres egunaren bueltan (azaroaren 30) antolatzen hasi ziren azoka hori izen bera duen auzoan. 2008an egin zuten lehenengo aldiz. Badator etorri azaroaren 30a eta horretxegatik landuko dute gaur San Andresko alkatetzaren eskaera hori.

Eta bestelako gai bat aipatzearren, batxilergoan landu ohi dituzten drogomenpekotasun saioen gaineko puntua ere badute aztergaien artean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak