Lutxo Iturrino pozik zegoen lehia amaitu ostean: "Ondo jokatuz irabazi dugu, merezimenduz. Atzean dut beldurra. Defentsa indartzea da lehentasuna, aurrean ondo gabiltza-eta". Zarautz aurreratu zen markagailuan, baina 2-1ekoa emaitza justuena zenean, Oier Zabaleta Arrasateko atezainaren akats baten ondorioz, 2-2koaz heldu zen lehia azken txanpara. Eskerrak azken minutuetan Julen Zaitegik falta baten aldaratzea aprobetxatuz egindako golak justizia ezarri zuen (2-3).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.