Lanbide Eskolako 16 eta 18 urte bitarteko 30 neska-mutiko inguruk parte hartu dute ekimenean. Esperientzia polita izan dela eta emaitzarekin oso gustura geratu direla kontatu digu euretako batek.
Emaitza: indarkeriaren kontrako eskultura.
Ondo pasa zuten artelana osatzerako orduan, eta berdin Arrasaten aukeratutako kokalekuan ipintzerako orduan ere: gitarra jo, kantuan egin edota rapa dantzatzeko ere aprobetxatu dute aukera.
Lanbide Eskolako gazteak indarkeriaren kontrako mezuak kantatzen, gitarraz lagunduta.
Gazteei hitza ematea du helburu Garaion Naturartea ekimenak, natur elementuak erabiliz hiriguneetarako eskulturak egiteko.
Garaion Naturartea ekimenean parte hartu duen Lanbide Eskolako taldea.