Hitzaldiak eta sinadura-bilketa, Pobreziaren Aurkako Astean

Leire Kortabarria 2012ko urriaren 15a

Urriaren 17a da Pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako nazioarteko eguna. Horren bueltan, hainbat ekintza antolatu dituzte Euskal Herri osoan, baita Debagoienean ere.

Pobreziaren Aurkako Egunaren bueltan, Arrasateko Pobrezia Zero plataformak hainbat ekintza antolatu ditu. Hauexek dira:

Hitzaldia: Zer egin dezaket mailegua ordaindu ezin badut? ¿Qué puedo hacer si no puedo pagar mi hipoteca?
Hizlaria: Iker Apilanez, Stop Desahucios Gipuzkoa Plataformakoa.
Urriaren 16an, martitzena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 19:00etan.



Hitzaldia: Gutxiago kontsumitu hobe bizitzeko. Consumir menos para vivir mejor.

Hizlaria: Toni Lodeiro, Consumir menos, vivir mejor. (Ideas prácticas para un consumo más consciente) liburuaren egilea. Informazio gehiago: http://www.nodo50.org/consumirmenosvivirmejor
Urriaren 19an, egubakoitza, Kulturaten, 18:30ean.

Horrez gain, sinadurak bilduko dituzte Herri Ekimen honetarako: lege-proposamena, hipoteka-zorra etxebizitza emanda kitatzea arautzekoa, kaleratzeak geldiaraztekoa eta gizarte-alokairuari buruzkoa. Informazio gehiago:
http://www.quenotehipotequenlavida.org/?tag=desahucio. Sinadurak biltzeko mahaia jarriko dute eguenean, hilak 18, Portaloian, 18:00etatik 21:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak