Kontzertuaren hasieran, taldeak lehen diskoko abestiak jo zituen, eta baita Michael Jacksonen The way you make me feel kantuaren blues eran egindako bertsioa ere. Abestiak jo ahala, publikoa berotu eta dantzan jartzea lortu zuten, eta baita zenbait abestirekin kantatzea animatzea ere; Muddy Watersen Hoochie Coochie man edo Robert Johnsonen Sweet home Chicago kantuekin, adibidez.
Kontzertua ezin hobeto bukatzeko, berriz, taldearen diskoa ixten duen ZZ Topen La Grange eta Chuck Berryren Johnny B. good abestiak jo zituzten.