Iker Barberoren lana goraipatu zuen Larreategik: "Leku guztietan egon zen, taula azpian erreboteak harrapatzen, saskiratzen, baloiak errekuperatzen, baloiak ikutzen... Partiduko jokalaririk onena izan zen".
Garaipen ederra lortu zuen MUk zapatuan. Seky taldea izan zuen aurrean, oso jokalari onak dituen taldea eta gainera, aurten hiruzpalau fitxaketa on egin dituena. Indar handia dute bai kanpotik zein barrutik, baina arrasatearrek jakin zuten Josu Larreategi entrenatzailearen aginduak kantxara eramaten: " Gure planteamendua oso argia izan zen. Ez genuen nahi hiruko saskiratzerik eta Ogueta jokalaria kenduta, beste guztiak kontrolpean egon ziren".
Iker Barberoren lana goraipatu zuen Larreategik: "Leku guztietan egon zen, taula azpian erreboteak harrapatzen, saskiratzen, baloiak errekuperatzen, baloiak ikutzen... Partiduko jokalaririk onena izan zen".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.