Sarrera guztiak agortu zituen atzo David Guapo 'showman'-ak

Jagoba Domingo 2012ko urr. 14a, 13:05

Benetan arrakastatsua izan zen atzo David Guapok Amaia antzokian egin zuen emanaldia. Que no nos frunjan la fiesta ikuskizunarekin etorri zen gurera El club de la comedia, El hormiguero eta beste hainbat programatan parte hartzen duen artistak. Antzokiko sarrera denak saltzea lortu zuen Burgosetik etorritako umoristak, eta lehenengo minututik, gogotsu zegoen publikoa irabazten joan zen. Emanaldiak aurrera egin ahala, artista eta jendaurrekoaren arteko harremana estutzen joan zen eta amaiera ezin hobea izan zuen atzoko saioak, Guapok gitarra eskuetan zuela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak