Gaur hasi eta urriaren 29ra arte Zerkaostetatik ezingo da autorik pasatu, zoladura konpontzeko lanak direla-eta. Iturriotz 7-bis helbidean garajea dutenak Maalako Errabaletik sartu ahalko dira; identifikazio txartelak banatuko zaizkie bizilagunei. Garajetik errepidera joateko, aldiz, Zerkaostetatik, Portaloitik, Erdiko kaletik, Olartetik eta Arbolapetatik pasatu beharko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.