Asfaltatze beharrak zehaztu ditu Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 15a

Udalak aurkeztu du 2012 urteko asfaltatze beharren diagnostikoa. Herri barruan asfaltatzeko beharra duten guneak zehaztu dituzte, honako irizpideak aintzat hartuz: erabileraren intentsitatea, asfalto geruzaren egoera, egiturazko akatsak egotea eta hirigintza proiektu edo plan bat gauzatzen aritzea. Udalak jakinarazi duenez, kontuan hartu dira herritarrek bide ezberdinak erabiliz mantentze zerbitzura helarazi dituzten eskaerak.

Lau gune lehenetsi ditu Udalak eta horretarako 115.000 euroko aurrekontu erreserba dagoela jakinarazi du. Lehen gunea da erlojuaren eraikinaren aurrealdea;  eremu horrek erabilera intentsiboa du, are gehiago San Isidro zubia itxita dagoenetik. Beraz, zirkulazioan nahasmena ekiditeko, zubia ireki ostean egingo dira lanak. Udalaren arabera, denbora laburrean egin daiteke. 

Bigarren puntua da Oltametik –Zalduspe– Osinagako zubiraino doana. Udaleko zerbitzu teknikoek aholkatu dute lanok orain edo datorren urteko lehen ekinaldian egitea.

Hirugarrenak, berriz, Garibaiko bus geltokia hobetzea du helburu; lan konplexua da, besteak beste, arekak –kanalak– egin behar direlako.

Azkenik, lehentasunezkoa da ere ospitale aurrealdea asfaltatzea. Hala ere, bertarako hirigintza plana aprobetxatzea aurreikusten du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak