Zapatu honetan Amaia Antzokiko taula gainera igoko da David Guapo showman-a. Hala, musika eta berbak, baina bate ere, umorea nagusi izango den ikuskizunarekin entretenituko ditu udal antzokira bertaratutakoak, 19:30etik aurrera.
Besteen artean, El club de la comedia, zein El hormiguero saioetan kolaboratu izan du Guapok. Berari buruz asko egin da berba, eta oro har, "ez du bakarrizketa saioa egiten, elkarrizketa baizik" esaten dute. Hain zuzen ere, publikoarekin hartu-emana edukitzen du bere emanaldietan.
Zapatu arratsalde dibertigarria igaro gura izanez gero, oraindik ere erosi daitezke sarrerak, kutxa.net helbidean, 943 001200 zenbakian edota Amaia Antzokiko leihatilan.