'Carmen' operaren zatitxo bat, Kulturaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 11

Kulturaten aurkeztu dute Carmen opera entzutetsua. Bertan egon dira besteen artean, Cristina Cubillo eta Eduardo Arzamendi zuzenean operako bi pieza interpretatzen: Micaela aria, eta Carmenen Habanera. Gustura egon dira aretora gerturatu diren lagunak.

Urriaren 23an, martitzena, Georges Bizet konpositorearen Carmen opera famatuak Amaia Antzokiko taulagaina hartuko du. Ikusmira piztu duen hitzordua da, izan ere, sarrerak salgai ipini eta gutxira, ia sarrera denak saldu baitzituzten.

Kulturateko aurkezpenak aurrerapen txiki bat ekarri digu gaur arratsean. Hasteko, Kepa Urteaga Kultura Zinegotziak hartu du hitza, eta aurreko opera emanaldiarekin izaniko arrakastaren ostean, beste behin ere genero horregatik apustu egiteko zalantzarik ez dutela izan adierazi du. Jarraian,  Ozenki elkarteko Manu Gallardok Georges Bizeten biografia txikia kontatuz hartu du hitza.

Gallardok amaituta, zuzeneko musikaren txanda izan da, eta Eduardo Arzamendi pianoan lagun, Cristina Cubillok Micaela aria eta Carmenen Habanera interpretatu ditu; hilaren 23an etorriko denaren abisu ederra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak