Euskal Telebistako Goenkale telesail ezaguna antzezlan moduan ikusteko aukera dago. Glu Glu eta Pausoka ekoiztetxeek aurrera ateratako proiektua da.
Telesailak hemezortzi urteetan emandako entretenimendua eskertu nahi izan dute. Goenkale, markesaren erretratua antzezlanak iraganeko eta oraingo sei aktore bildu ditu: Felix Arkarazo, Carlos Nguema, Yannick Vergara, Maria Cruickshank, Xabier Perurena eta Ylennia Baglietto.
Jokin Oregi antzerki zuzendariak zuzendu du lana. Egun telesailean ari da gidoigile lanetan, eta barrutik, ondo, ezagutzen du, Goenkale-ren arima. Oregiren esanetan, "zaila" da hainbeste urte ordubete eta hogei minutuko antzezlan batean laburbiltzea, baina ahalik eta "lanik profesionalena eta txukunena" egiten ahalegindu direla argi utzi nahi izan du.
2013ko uztailera bitartean izango da ikusgai Euskal Herriko hainbat antzokitan, baina, oraingoz, urtea amaitu arteko egutegia zehaztu eta ezagutzera e,an dute.
- Urriak 19. Elgoibar. 20:30. Herriko antzokia.
- Azaroak 3. Azpeitia. Soreasu antzokia.
- Azaroak 5. Bilbo. 20:00. Arriaga antzokia.
- Azaroak 6. Bilbo. 11:00 eta 20:00. Arriaga antzokia.
- Azaroak 7. Bilbo. 11:00. Arriaga antzokia.
- Azaroak 9. Gernika. Lizeo antzokia.
- Azaroak 16. Ermua. Cinema Ermua.
- Azaroak 23. Beasain. Usurbe antzokia.
- Azaroak 24. Zalla. Zalla antzokia.
- Azaroak 30. Basauri. Social antzokia.
- Abenduak 2. Durango. San Agustin antzokia.
- Abenduak 14. Zumaia. Aita Mari antzokia.
- Abenduak 16. Arrasate. 19:30. Amaia antzokia.