Zerkaosteta kalean zirkulazioa etengo da

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 9a

Zoladura konpontzeko lanak burutzen ari direla-eta moztuko da kalea zirkulaziora, hilaren 15eko 09:00etatik 29ko 10:00ak arte.

Egun horietan, Iturriotz 7bis helbidean garajea dutenek erabili ahal izan dezaten, Zerkaostetara Maalako Errebala kaletik sartu ahalko dira: Maalako Errebala-Maisu Arano-Zerkaosteta; identifikazio txartelak banatuko zaizkie.

Garajetik errepidera irteteko, berriz, honako ibilbidea egingo dute: Zerkaosteta-Portaloia-Erdiko Kale-Olarte-Arbolapeta.

Alde Zaharra Oinezko gunea izanik, ordea, ordutegi zehatz batean soilik dago baimenduta bertan ibilgailuen joan-etorria. Zerkaostetako lanak direla-eta, salbuespena egingo da, baina ahal dela ez zirkulatzeko eskatzen da.

Mugimendu askoko orduak

Zerkaosteta–Portaloia–Erdiko Kale–Olarte–Arbolapeta ibilbidean, eskolako sarrera-irteera orduak errespetatzea eskatzen da, 08:45etik 09:15era, 12:30etik 13:00etara eta 14:15etik 14:30era.

Maalako Errabala–Maisu Arano–Zerkaosteta ibilbidean, aldiz, jende dezente ibiltzen da 18:30etik 20:30era. Tentuz gidatzea eskatzen da bi orduko tarte horretan, bereziki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak