Kulturaten izan da hitzordua, eta aurrena Hernandezek hartu du hitza eta besteen artean Ezker Anitzak hauteskundeei begira dituen proposamenak azaldu dizkie bertaratutakoei. Tartean, lana, banketxeak, bai eta estatu eredu federala izan ditu berbagai.
Jarrain, lehendakari izateko hautagaiak egin du berba, eta estatu ereduan zentratu da Arana. Besteen artean, monarkia barik, errepublika dela bide bakarra adierazi du: "Errege batek ez du utziko eta bere erreinua erortzen".
Azkenik, Joan Josep Nuet katalanak hartu du hitza. Nuet Madrileko Kongresuan diputatua da, eta bere herriak bizi duen uneaz mintzatu da, bai eta etorkizunean gustatuko litzaiokeen estatu ereduaz ere. "Herriak edozein aukera erabakitzeko eskubidea dauka, baina guri Espainiako beste herri batzuekin bakean bizitzea gustatuko litzaiguke".