Bi ikastaro antolatu ditu Bedoña Batu Elkarteak urria eta azarorako. Urriaren 11an izango da sukaldaritza begetarianoaren gaineko ikastaroan izena emateko azken eguna, eta hilaren 18an Patxi Marina sukaldariak eskainiko du. Kalabazina oinarri hartuta, plater ezberdinak prestatzen ikasiko dute parte hartzaileek eta ondoren, afaria egingo dute.
Ogiaren gaineko ikastaroa azaroan izan arren, iazko arrakasta ikusita, izena eman gura dutenek azkar ibiltzeko gomendatu dute elkartetik, plaza mugatuak egongo baitira. Bertan, ogia egiteaz gainera, zenbait bitxikeria ezagutzeko aukera egongo da.
Bi ikastaroak Loramendi Elkartean egingo dituzte. Izena eman gura izenez gero, 688 887 902 edota 688 887 909 zenbakira deitu.