Flamenko tradizionalaren erakustaldia Kooltur Ostegunean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko urriaren 8a

Kooltur Ekintzak taldearen aste honetarako asmoa, flamenkoa eta txalaparta batzen dituen Barriketan egitasmoa eskaintzea bazen ere, taldeko txalapartariak min hartu duela-eta eguenerako proposamena eraldatu egin behar izan dute antolatzaileek, esentzia bera badu ere: flamenkoa. Eguenean, urriaren 11n, La Pulga eta lagunak, Arrasateko gaztetxean, gaueko 22.00etan.

Taularen gainean izango dira: Askoa Etxebarrieta, La Pulga, dantzaria; Simon Moreno gitarrajolea; Migel Angel El Peñique abeslaria eta Gilillo pekusioan. Flamenko tradizionalaren erakustaldi indartsua egitera datozela segurtatu dute taldekideek: "Arima botatzera goaz" diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak