Kanpantzar harrobia, Iturripe kiroldegia eta asfalto lanak, besteak beste, gaur gobernuaren batzarrean

Ubane Madera 2012ko urr. 8a, 11:44

Cantera de Campanzar SA enpresak jarritako errekurtso administratibo baten gaineko epaia jakinaraziko dute gaur udal gobernuak duen asteroko batzarrean. Horrekin batera, Iturripe kiroldegia berrizteko proiektu proposamena eta udalerriko asfaltatze beharren diagnostikoaren aurkezpena ere aztergai izango dituzte, besteak beste.

Kanpantzar harrobiari buruz, hiru errekurtso ditu aurkeztuta enpresak: orain egiten diharduten Udalatx barruko ikerketaren jarraipenaren gainekoa (gaur jakinaraziko dute horren epaia), isun baten kontrakoa, eta oro har, enpresak Kanpantzarren jarduteko lizentziaren gainekoa. Azken biak, beraz, oraindik erabakitzeke ditu Administrazio Gaietarako Epaitegiak.

Iturripe kiroldegiari dagokionez, berriz, eraikin osoa berritzeko proiektuaz gainera, kiroldegi beraren estalkiaren egitura konpontzeko obren adjudikazioa ere mahai gainean izango dute gobernuko kideek.

Ikuskizunen ordutegia

Arrasateko asfalto lanekin lotuta, bestalde, herriko beharrak jakinarazteaz gainera, lanak egiteko proposamena ere aurkeztuko dute. Eta Hirigintza kontuekin bukatzeko, Gorostiza auzoan bideak hobetzeko proiektua behin betiko idazteko irizpideak finkatuko dituzte. 

Bestelako gaien artean, berriz, pare bat aipatzearren, jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiari buruzko agindu osagarria eta Kulturaten pintura ikastaroak emateko zerbitzuaren kudeaketa ere izango dituzte gobernuko kideek gaurko aztergaien artean

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak