Antolatzaileen esanetan, Berriketan izeneko ikuskizunean "perkusio, gitarra eta 'kejidoen' artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ematen dira. Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdin hartuta, goxotasun eta energia handiko ikuskizun berezia eskaintzen du Berriketan taldeak. Taldea osatzen dute Adabegi proiektuko kideetako batzuk, Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' flamenko dantzariak, Raquel Cabello cantaorak eta Simon Moreno gitarra jotzaileak, besteak beste".
Hurrengo biak
Bestalde, hurrengo bi eguenetako hitzlorduak ere ekarri dituzte gogora: urriaren 18an, Bastards on Parade eta urriaren 25ean, Glaukoma.