Arrasateko Alkartetxeak 26 urte bete dituela eta, zapatuan ospatu zuten Eusko Alkartasuneko alderdikideek efemeridea. Modu horretan, eguerdian San Frantzisko elizan, hildako alderdikideen omenezko meza egin zuten, eta segidan bazkaltzeko elkartu ziren Alkartetxean bertan. Bertaratutakoek kontu zaharren gainean egin zuten berba, eta etorkizunari buruz ere bai; dena, giro alaian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.