Lehenengo zatia 12-9 emaitzarekin bukatu zen. Bigarren zati hasieran, elkar neurtuz eman zituzten minutu batzuk bi taldeek. Azkenean, Ford Mugarrik partiduaren kontrola hartu eta zazpi goleko aldea sartu zion Gasteizko taldeari. Horrekin, lasaitasuna etorri zen, eta azken minutuetan urduritasun barik jokatu zuten arrasatearrek.
Ane Herrero entrenatzaileak dioenez, taldea "ondo eta gogo handiarekin" dago, eta orain arte "zorte txarra" izan arren, boladan sartzea espero dute. Datorren astean, Escolapios taldea izango dute lehiakide.
Bestalde, Soraluce BKE-k 24-25 irabazi zion Trapagarani, oso partidu gorabeheratsu eta zirraragarrian.