EMUNen jardunaldian parte hartzeko asmoz 140 lagun inguru bertaratu dira gaur arratsaldean Garaiako Areto Nagusira. Gehienak EMUNen beraren bezeroak izan dira, hain zuzen ere, haiei eman gura izan baitiote protagonismoa kooperatibatik.
Olatz Olaso EMUNeko I+G+Bko zuzendariak hartu du hitza aurrena, eta euskara planen gainean egin du berba, bai eta EMUNek hartutako erronken gainean ere. Hala, Olasok adierazi du, EMUNek konpromisoa hartu duela urte guzti hauetan enpresekin euskara planak landu eta horren parte izateko. "Erronketako bat euskaraz lan egin gura dutenen komunitate bat sortzea izango da".
Olasoren hitzaldiaren ondoren, protagonistei (EMUNeko bezero ezberdinei) eman zaie hitza, ikus-entzunezko baten bitartez. Hala, bertan orain arteko bideaz hitz egin dute bertan, bai eta aurkitutako oztopoen gainean edota etorkizuneko erronkei buruz ere. Oro har, euskararekiko motibazioa topatu behar dela adierazi dute guztiek, eta lan munduan ere euskara funtsezkoa dela erakutsi.
HUHEZI-MUko irakasle Julen Arexolaleibaren txanda izan da ondoren eta EMUNen hasierari buruz egin du berba, euskara planek eginiko ekarpenen gainean eta aurrera begira zein bide hartu izan du hizpide Arexolaleibak.
Jarraian, 4x50 Workshop-a egin dute, hain zuzen lan taldetan bildu dira ordu eta erdiko saioan. Amaitzeko luntxa egin dute.