Lisabö taldea Kooltur Ostegunak hasteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urriaren 4a

Gaur hasiko dute Kooltur ostegunak egitasmoaren hirugarren edizioa. Eta beti bezala, indartsu hasiko dute: Lisabö taldearekin. Ohiko formatuari eutsiko diotela azaldu digute Kooltur ekintza taldeko kideek. Kontzertuak eguenetan izango dira, 22:00etan.

Azkenaldian izen handia hartu duen taldea da Irungo Lisabö. Horren adierazle da azkeneko urtean Espainiako musika aldizkari askotan portada izan direla. Bada, Kooltur ekintza taldekoek Lisabö aukeratu dute Kooltur ostegunen hirugarren denboraldia hasteko. Beti bezala, Maritxu Kajoi bezperan, eta beti bezala, indartsu hasiko dute denboraldia.

Formatuari eutsiko diote

Kooltur ostegunak ekimenak ibilbide laburra duen arren dagoeneko erreferente bilakatu da inguruko musika zale eta musikarien artean. Formatu berezia da: eguenetan, talde bakarra eta kontzertu motza. Bada, formatuari eutsi egingo diote aurten ere.

Urriko agenda lotuta dute

Dagoeneko urriko agenda lotuta dute Kooltur ekintza taldekoek. Bertako eta kanpoko taldeak, eta ezagunak eta ez hain ezagunak direnak pasako dira Arrasateko gaztetxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak