lhuyar fundazioak ETBrako ekoizten duen Teknopolis saioa aurkeztu du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan. Bertan, Vicente Atxa, MUko Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria, Pello Sarasola, ETBko edukien zuzendaria, Maria Gil, Elhuyar fundazioko komunikazio arduraduna eta Oihana Jauregi, programaren aurkezlea izan dira.
Aurtengoarekin, Teknopolisek 15 denboraldi egingo ditu antenan eta, programak hasieratik zientziaren aurrerapenak gizarteari azaltzeko xedea du.
Zientziaren aurrerapenak eta abangoardiako ikerketak gizarteari azaltzerako orduan, era garbi eta entretenigarrian egin behar direla azaldu du saioaren aurkezlea den Oihana Jauregik.
Aurtengo denboraldian, dinamismo eta freskura bila, Teknopolisek Miramoneko estudioak alde batera utzi eta kalean grabatuko ditu saioak. Horretaz aparte, Teknopoliseko kideek webgune berria aurkeztu dute.
Aurkezpena bukatzerakoan, Teknopoliseko lan taldeak, tartean, bertako zuzendaria den Beñardo Kortabarria antzuolarra, MUko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroa ezagutzeko aukera izan dute.