Literatura Solasaldiak datoz, jende berria erakartzeko asmoz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 5a

11 urte pasa dira dagoeneko Arrasateko Udal Bibliotekak Literatura Solasaldiak antolatzen dituenetik. Irakurtzeko zaletasuna sustatu gura du ekimenak urrian, azaroan zein abenduan egingo diren saioetan. Euskarazko zein gaztelerazko liburuen horien gainean berba egiteko aukera egongo da; izen-ematea zabalik dago (943 25 20 08).

Euskarazko koordinatzailea Mikel Aierbe irakaslea izango da eta Juana Luana Lopez de Muniain arduratuko da, berriz, gaztelerazko solasaldiez. "Irakurraldia partekatzeko asmoz sortu zen eta zenbait kasutan idazlea bera ere ezagutzeko aukera egoten da. Urteetan zehar sendotzen joan da ekimena eta dagoeneko kopuru polita lortu dugu. Hala ere, ikasturte berria hasi dela aprobetxatu gura dugu jende berria erakartzeko, gazteak bereziki", adierazi du Asun Agiriano bibliotekako arduradunak.

Euskarazko saioak

Euskarazko saioetan honako liburuak izango dituzte hizpide: Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztia (1979-1990) urriaren 30ean, Stefan Zweigen Xake nobela azaroaren 17an eta Harkaitz Canoren Twist abenduaren 30ean. 18:30etik 20:30era elkartuko dira, Kulturaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak