David Guapo bakarlaria Amaiara dator hilaren 13an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urr. 4a, 14:22

Urriaren 13an ez ohiko ekitaldia izango dugu Amaia antzokian. Izan ere, Udaleko Kultura Sailak lehenengoz ekarriko du Espainia osoan oso ezaguna den bakarlari bat Amaiara. David Guapo dator eta, adituen arabera, etorkizun oparoa duen bakarlaria da. Honako datua esanguratsua da behintzat: bakarlari gisa hasi zenetik 63 alditan sarrera guztiak saldu ditu eta 2011n 770 ikusle izan zituen batez beste. Sarrerak Kutxa.net-en, 943 001 200 telefonoan eta leihatilan, 15 eurotan

Musikari moduan hasi zuen ibilbide profesionala baina bakarlari moduan egin da ezagun, telebistan batez ere. El club de la comedia, Se lo que hicisteis, Buenafuente eta El hormiguero saioetan kolaboratu izan du, besteak beste.  

Musika eta elkarrizketa 

Guaporen emanaldiak musika eta elkarrizketa uztartzen ditu. Elkarrizketa da, eta ez bakarrizketa. Hau da, Guapok harremana du ikuslearekin, inpresioak konpartitzen ditu. Barreak bermatuta daude, beraz.

"Ea nola funtzionatzen duen"

Bakarrizketa formatua lehen aldiz ekarriko du Udalak Amaiara. Kultura Saileko Karmelo Alberdiren arabera, Monterronen egindako Bodologoak saioak arrakasta handia izan zuen: "Jende asko egon zen eta oso gustura egon ziren. Azkenaldian ondo funtzionatzen duen formatua da eta aukera zegoen ekartzeko. Amaiara ez dugu sekula ekarri; ea nola funtzionatzen duen".

Sarrerak salgai

David Guapo aukeratu dute azkenaldian jende asko mugitzen duelako. Sarrerak salgai daude kutxa.net-en, 943 001 200 telefono zenbakian edota antzokiko leihatilan. Sarrera 15 euro ordaindu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak