Joan Josep Nuet (Reus, Tarragona, 1964-08-06) Kataluniako politikari komunista bat da, Partit dels Comunistes de Catalunya (PCC) alderdiko idazkari orokorra eta Esquerra Unida i Alternativako (EUiA –Kataluniako IU–) militantea.
Spirit of Humanity (Gizatasunaren izpiritua) itsasontzian bidaiatu duen politikarietako bat da; 2009ko urtarrilean birritan ahalegindu ziren Israelen blokeoa apurtzen, giza laguntza Gazako zerrendara eraman ahal izateko.