Ez da jende larregi agertu Kulturateko areto nagusira, baina hori ez da izan oztopo. Emakume Txokoko Amets Beltran de Gebarak gaurko bi protagonisten aurkezpena egin ondoren, Anaje Narbaizak hartu du hitza. Esker on hitzak izan ditu Narbaizak, azaldu duenez, Aristegi elkarrizketatzea "ohore bat" delako.
Lehen galderak Aristegiren haurtzarorako bidaia izan da, baserrian bizi zeneko garaira: "Goazen atzera. Gaur, gainera, 50 urte egiten ditut eta halakoek aukera ematen dute lehengo garaiekin akordatzeko. Gu oso zoriontsuak ginen baserrian eta egia esan baserriak ni asko markatu nau, bizitza osorako".