Adin txikikoa zela hasi zituen musika ikasketak Urretxok, zortzi urte zituela hain zuzen ere. Boston Universitytik pasa ondoren, Euskadiko Gazte Orkestrako sortzaileetako bat izan zen, eta Seiji Ozawa eta Kurt Masur bezalako izen handiekin egoteko aukera izan zuen parte hartu zuen zenbait jaialditan. Gaur egun, Unai Urretxo Stomvi marka ospetsuko artista da, mundu osoan zehar erakusten ibiltzen da gainera. Liburu bat ere badu artista preziatu honek, 'Daily Warm up from Trombone' izenekoa. Bere hurrengo emanaldien artean, urriak 12an Sori Ensemblerekin batera emango duen kontzertu bat da Koombo Art Hall Soeulen, eta abenduaren 30ean zuzendari modura Hwaseongo Festival Orquestran beste kontzertu bat emango du mundu zabalera ireki den arrasatear honek.