Zenbat pisatzen du kalabazak?

Ubane Madera 2012ko urriaren 3a

13:00etatik 15:00etara Arrasateren erdigunean lehiaketa bitxia izango da Maritxu Kajoi egunean, egubakoitzean: kalabaza bat eskuetan hartu eta haren pisua asmatu. Bi gazta eta Errioxako ardoak izango dira jokoan. Edozelan ere, sariak baino, Zahar-Berri programari laguntza ematea da ekimenaren helburua. Euskaltegiko, AEDko eta Zahar-Berriko kideek egin dute deialdia. 

"Jaietan giro ona topatzeaz gain,  zozketa honekin mintzapraktika programari bultzada txiki bat emango diogu", diote arduradunek. "Beti ere ilusioaz eta gogotsu jarraitzen dugu euskararen alde lanean, eta zu ere parte hartzeko prest bazaude gerturatu zaitez eguerdian euskarari laguntzera", gaineratu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak