Eskolara sartu aurretik izan dute zer ikusia Gazteluondoko ikasleek, estoldatik ura irten eta irten egon da-eta. Olarteruntz joan da, eta patioko zati batean ur apurtxo bat pilatu da, baina ez du eragozpenik eragin.
Ur-ihesa etenda dago une honetan. Hala ere, teknikari bat joango da egoera ikuskatzera, ez dakite-eta, hodia apurtuta egongo den edo ez.