50 euro arteko hobariak Ibai Arte txartela erabiltzeagatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 2a

Udazkenean ere Ibai Arte merkataritza elkartearen txartela dutenek abantailak izaten jarraituko dute. Urriaren 1etik azaroaren 30era 5, 10, 20 eta 50 euroko 600 erosketa hobar zozketatuko dituzte Ibai Arte txartelarekin egindako erosketa guztien artean. Guztira 5.000 euro banatuko dira.

Saltokiak eta bezeroak erosketa saritua izan den edo ez momentuan bertan jakingo dute, sariak datafonoko tiketetik zoriz aterako dira-eta. Hobariari dagokion zenbatekoa, zuzenean bezeroaren txartelean sartuko da eta Rural

Kutxak bidaltzen duen hilabeteko eragiketen laburpenean abonu atalean agertuko zaio erosketa hobariaren mugimendua, baita hobaritutako erosketa ere. Bezeroak hilabeteko likidazioan erosketa gehiago egin baditu, erosketa horien karguak hobariaren abonuarekin konpentsatuko dira; bestela hurrengo likidazioetan egiten da konpentsazio hori.

Ekimen honek ere, aurrez abiarazitako guztiak bezala, Arrasateko merkataritza bultzatu eta Ibai-Arteko bezeroen fideltasuna saritzea ditu helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak