Arrasateko hitanoa ikasteko aukera, AEDrekin

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 2a

AED elkarteak arrasatearrez hikan berba egiten ikasteko tailerra antolatu du. Martitzenetan izango dira eskolak, Udal Euskaltegian. Izena emateko azken eguna urriaren 12a izango da.

Arrasateko hika ikasi gura dutenek AED elkarteak antolatutako ikastaroan eman dezakete izena. Bi orduko hamar saio egingo dituzte, martitzenetan, 18:00etan hasi eta 20:00ak bitartean.

Urriaren 12ra bitartean irekita egongo da izenemateko epea; eskolak, urriaren 16an hasiko dira eta abenduaren 18an amaitu.Tailerrean parte hartu gura dutenek 60 euro ordaindu beharko dute, 55 euro AEDko bazkideek.

Interesatuek AEDko bulegora jo beharko dute, 943771228 zenbakira deitu edota aed@aedelkartea.com helbidera idatzi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak