Info 7 irratiak programazio berria aurkeztu du udazkenerako, eta saio ezberdinen artean, EMUNekin batera ekoiztutako Gureaz Blai irratsaioa dago. Euskaldunak eta euskararen inguruko kezken gainean egingo dute berba martitzenero ordu erdiko saioan.
"Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa da, euskaldunei euskaraz bizitzeko deia eginaz eta hizkuntza ikuspegitik, herritar kontziente aktibo bilakatzen lagunduz".