Abaroa erretiratu elkarteak irteera antolatu du Iratxera datorren eguenerako, hilak 11. Hainbat ekintza egingo dituzte: besteak beste, heldu eta Iratxeko hotelean hamaiketakoa, Lizarran bisitaldia, 'Superbingo'-a, dantza eta parte hartzen duen bakoitzarendako oparia. Etzirako eman behar da izena, 10:30ean. Irteeraren prezioa da 30 eurokoa eta hiru autobus irtengo dira Arrasatetik. Beraz, Abaroakoak ez diren beste erretiratu elkarteko bazkideek aukera izango dute soberan dauden lekuak betetzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.