Txikitxoenak ere gustura Garagartzako jaietan

Arritxu Barruso 2012ko urriaren 1a

Buzkantzak izaten dira zalantza barik Garagartzako San Migel jaietako protagonistak eta aurten ere halaxe izan dira. Barikuan eta zapatuan jende dezente gerturatu zen Otamendi eta Agirretxe harakinek ekoiztutako buzkantzak dastatzera. Jaiek baina askorako eman dute eta txikitxoenek ere izan dute lekua egitarauan. Zapatu eguerdian esaterako, puzgarriak eta tailerrak egin zituzten Txatxilipurdirekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak