"Azken horretan izan zen sorpresa, faboritoa Astasio izan arren, Egoitz oso ondo ibili zelako", adierazi du Josu Tornayk, Arrasate San Andres Xake Taldeko jokalari eta presidenteak.
Orokorrean begiratuta, berriz, esan du oraindik Arrasateko txapelketaren erdia bakarrik jokatuta izan arren, aurresikusten dutela Alejandro Franco izango dela aurten ere garaile.
Beste hiru hitzordu
Edozelan ere, oraindik beste hiru txanda dituzte jokatzeko. "Datorren egubakoitzean Maritxu Kajoi denez, domekara pasatzen da, 17:00etan. 21 jokalariek parte hartuko dute. Eta geratzen diren azkeneko biak, berriz, hurrengo egubakoitzetan izango dira", zehaztu du erabat arrasateartuta dagoen kataluniar xakelariak.