Gaztetxeko kidek jarritako aulki denak bete ziren eta baten batzuk zutik jarraitu behar izan zuen saioa. Emakumeen Txokoak antolatutako saioan, ezer ere ez zen kasualitatea izan: planteatutako gaiak, emakume kopurua eta ezta ere bertsolariek artutako posturak.
Onintza Enbeita, Alaia Martin, Jone Uria, Estitxu Eizagirre eta Beñat Gaztelumendi izan ziren Iraitz, Hodei eta Eneritz musikarien doinuak jarraitu zituzten bertsolariak eta, gai jartzaile lanetan, berriz, Iraia Elias eta Unai Muñoa izan ziren.
Kartelean iragarri bezala, emakumearen inguruko gaiei kantatu zieten eta hasieran, Gaztelumendik, saioko gizon bakarrak, argi utzi zuen bera izango zela saioan egur gehien jasoko zuen bertsolaria. Egurra jaso bai, 'baina airoso irteten ere jaki zuen bertsolari añorgarrak. Hori argi geratu zen bertso jartzaileek sagardotegi garaian Hernanin egoten omen diren olagarroen gaia plazaratu ziotenean. Lau emakumeek, Gaztelumendiren gainean jarri ziren, eta bertsolariak emakumeek horrelako kasuetan sentitzen dutenari buruz kantatu zuen.
Ikuspuntu femeninoa
Bertsolaritzan, gizonezkoen gaiak emakumezkoena baino ohikoagoak dira eta beste ikuspuntu bateko saioek ere arrakasta izaten dutela argi geratu zen.