'Kooltur Ostegunak' bueltan datoz gaur, Lisabörekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 4a

Kooltur Ekintza taldeak antolatzen dituen 'Kooltur Ostegunak' ekimena gaur bertan dator bueltan. Gaur hasiko dena hirugarren ikasturtea izango da eta ikasturte berria Irungo Lisabö taldeak irekiko du. Estatuko musika aldizkarietan portada izan den taldea da, antolatzaileek eurek diotenez, Irundik datozen "laino eta trumoiak". Orain arteko formularekin jarraituko dute: kontzertua 22:00etan puntuan hasiko da eta bost euro ordaindu beharko da sarrera. Taldearendako izango da sarrerako dirua eta barran irabazten dena, berriz, musika ekipoa ordaintzeko izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak