Josu Erkorekak kontzertu ekonomikoa goraipatu zuen batzokian emandako hitzaldian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ira. 29a, 12:39

Espainiako Kongresuan EAJko parlamentaria den Josu Erkoreka jeltzaleak hitzaldia eman zuen joan den eguenean Arrasateko batzokian. Hainbat gai jorratu zituen politikari bermeotarrak; besteak beste, duela 30 urtetako kontzertu ekonomikoa goraipatu zuen eta "lorpen handia" izan zela gaineratu.

Hala, Katalunia "hemengo ereduaren" atzetik dabilela esan zuen Erkorekak. Hori horrela, kontzertu ekonomikoaren alorrean, "beste hainbat alorretan" moduan, herritarrak EAJaren lan ereduaz "harro" egoteko modukoa dela adierazi zuen parlamentari jeltzaleak. 

Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen garrantziaz ere egin zuen berba.

Pintxo pote berezia

Ordubete pasatxo iraun zuen hitzaldiak, eta saioaren ostean pintxo pote berezia egin zuten batzokian bertan; hasiera eman zioten buzkantzez egindako pintxo poteari. Egubakoitzero izaten da buzkantzok dastatzeko aukera baina oraingoan ekitaldia aprobetxatu zuten pintxo potea egun bat aurreratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak