Enbutua jaso dute Ceciaga etxeko langileek

Ander Monedero 2012ko irailaren 28a

Ia 105 urtez arrasatearrei zerbitzua eskaini ostean, aurten itxi du ateak Ceciaga etxeak eta Maritxu Kajoiko komisioak urte guzti hauetan egindako lana eskertu nahi izan dio.

Komisioko Eneko Barberenak aipatu du ia arrasatear guztiek Maritxu Kajoiko trajea, soineko, gorbata edo bestelako osagarriak bertan erosi dituztela eta jaiaren hasieratik bertako parte izan direla. Jasotako omenaldiarekin Rosarito Ceciaga pozik agertu da eta herritarren laguntzarik gabe Ceciaga etxeak ez zuela hainbeste urte iraungo azpimarratu du.

Gaurko 'Nobenaixuan', 31 baserriko ogi, 36 kilo gazta eta 126 litro ardo banatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak