Gaixo Alkoholikoen Senide eta Lagun-taldea da Al-Anon eta bere baitako taldea da Arrasateko Udalaitz Taldea. Alkoholismoaren eragina familia giroan izeneko hitzaldia egingo dutela jakinarazi dute bertako kideek.
Ibilbide luzea du elkarteak (38 urte) eta bertako partaideek beraien artean esperientziak partekatzen dituzte, elkarri entzunez eta indarrak emanez. Kulturaten izango da hitzordua, urriaren 6an 19:00etan.
Hitza hartuko dutenen artean, mediku psikiatra bat, Alkoholiko Anonimo elkarteko zein Al-Anon elkarteko kideak daude.