Gurasoendako ikastaro berria antolatu du Udaleko Prebentzio Sailak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 28a

Arrasateko Udaleko prebentzio sailak 'Gurasotasuna “M”-z idazten: Maitasuna eta Mugak' ikastaroa antolatu du 2 urtetik 12 urtera bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako. Ikastaroan zenbait gai landuko dituzte, hala nola: Autoritatea, eskubide eta betebeharrak, kontsumismoa, komunikazio asertiboa... Urriaren 5a da izena emateko azken eguna eta Udalak hiru bide zehaztu ditu: izena emateko orria BAZen entregatuta, 943 25 20 07 telefonora deituta edo prebentzio@arrasate-mondragon.net helbidera mezua bat bidalita.

Erain taldea da dinamizatzailea eta klaseak urri amaieran hasiko dira; astean behin ordu eta erdiko saioak egingo dituzte. Guztira sei saio izango dira eta ordutegia gehiengoak aukeratu du honako bi aukeren artean: 14:45etik 16:15era eta 18:00etatik 19:30era. 2 eta 6 urte arteko seme-alaben gurasoek martitzenetan bilduko dira eta 6 eta 12 urte arteko gurasoek, berriz, martitzen edo eguenetan. Oraindik ez da zehaztu.

Behean dituzue izen-emate orria eta gainerako informazio baliagarria:

GURASOENTZAKO IKASTAROA 2012

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak