Jaietan murgilduko dira Garagartzako auzotarrak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko irailaren 28a

Prest dituzte jaiak garagartzarrek. Gaur hasita eta domeka bitartean, festan murgilduko dira auzotarrak eta egitarauaz gozatzera gerturatuko diren lagun guztiak.

Zenbait desberdintasun izango ditu aurtengo egitarauak. Hala, aurreko urteetan ez bezala, aurten ez da rock kontzerturik egongo festetan. Antolatzaileek adierazi digutenez, talderen bat eramaten saiatu diren arren, azken orduko arazoak medio, ezinezkoa izan da hitzordurik antolatzea. Egitarauko beste aldaketa bat, aurten Gorritiren animalien ordez Bergara aldetik ekarriko dituztela zezenak.

Baina buzkantzak dira ezbairik gabe festetako protagonista handienak, eta horren erakusgarri da urtero hauek dastatu asmoz bertaratzen direnek osatzen dituzten ilara luzeak. Egubakoitz eta zapatuan, 18:00etan hasita emango dituzte auzoetxean Arrasateko Otamendi eta Agirretxe harakinek ekoiztutako buzkantzak. Dena prest dago jaiari hasiera emateko, ongi pasatzeko gogoa bakarrik eraman behar da bertaratuz gero.

Egitaraua

Irailaren 28xen, eguakotxa

19:00 Jaixen hasierie, ikuriñe igo eta etxaflero jaurtiketie

19:30-21:30 Arrasateko trikitilarixek ibiliko die kalejiran

22:30etik aurrera ERromerixia Txinparta taldiaz

03:00 Berakatz zopie

Irailaren 29xen, zapatue

12:00 Meza Samigelen oroimenez

12:00-14:00 Puzgarri eta Tailerrak Txatxilipurdiren eskutik

17:30 Bergarako zezenak egongo die, nagusi zein umiendako

22:00 Dantzaldixe Lide eta Eneritzekin

Irailaren 30ien, domeka

10:00 Garagartzako VIII. Kobate Open futbol partiduek

11:00 Meza nagusixe

13:00 Txikitxu taldiez euskal dantzak

14:30 Auzo bertso-bazkarixe, Zigor Enbeitia, Manex Agirre eta Xabi Igoarekin

 

- Barikuen eta Zapatuen buzkentzak egongo die atsaldeko seiretatik aurrera, auzoetxien

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak