Eneritz Urrutia: "Anima zaitezte txosnetan lan egitera"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 27a

Maritxu Kajoirako Txosnagunea berritasunekin dator aurten. Eneritz Urrutia (Arrasate, 1990) Txosna batzordeko kideak aurreratu dizkigu nobedade nagusiak: Azkoitiko DJ bat egongo da musika jartzen gau osoan zehar eta aurten herriko hamaika talderen irudiekin egindako edalontzi berrerabilgarriak aterako dituzte, 'Hamaika festa, borroka bakarra' leloarekin. Karpan lan egiteko txandak oraindik betetzeke daude; batzordeak dei egin die herriko gazteei txanda horiek betetzeko. Iluntz eta Irati tabernetan eman behar da izena.

Izan ere, goizeko bederatziak arte karpa zabalik egoteko jendearen laguntza behar dute. Musikaz ez dira arduratu beharko, izan ere, 23:00etatik 05:00ak aldera arte Azkoitiko DJ Xabi izango da karpa osorako musika jartzearen arduraduna.

'Hamaika festa, borroka bakarra'

Bestalde, aurten aterako dituzten edalontzi berrerabilgarriek herriko hainbat talderen ikurra eramango dute. Hamaika festa, borroka bakarra leloa irakurri ahal izango da edalontziotan eta honako talde hauek agertuko dira: Ttak gazte taldea, Euskal Herrian Euskaraz, Arrasate Eskubaloi taldea, Askapena, Herrira, Ikasle Abertzaleak, Ezker Abertzalea eta Mujika taldea. Edalontzi horiek beste jai batzuetan erabiltzeko asmoa agertu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak