Nor izateko. Izenburu hori duen hitzaldiarekin eman zion hasiera martitzenean Lorea Agirre kazetariak eta HUHEZIko Sorguneak taldeko kideak AEDk euskararen norabideari buruz antolatu duen hitzaldi zikloari. Hizkuntza, identitatea eta kontzientzia izan ziren hitzaldiaren ardatzak, Agirrek berak azaldu zuenez, euskaldunon kasuan elkarri lotuta dauden elementuak direlako; eta euskara biziberritzeak aurrera egingo badu, horrela izan behar delako. Agirreren esanetan, euskal identitea zehazteko orduan hizkuntza izan da euskaldun egin gaituena, baina gaur egun, euskalduna zer den definitzerakoan galdu egin da hizkuntzaren zentralitatea. Hizkuntzaren zentralitate hori presentzia sozialean edo politikoan ere galdu egin dela dio Lorea Agirrek, eta berreskuratzeko, kontzientziatik egin behar dela.
AEDk antolatutako hitzaldi zikloan Lorea Agirrerena euskararen gaineko lehen begiratua izan zen eta AEDko Itxaro Artolaren esanetan, datuetatik haratago doan hizkuntza komunitatearen inguruko gogoeta egin gur dute hitzaldi ziklo honekin. Hurrengo hitzordua urriaren 23an izango da, eta bertan Pako Aristi izango da hizlaria. Azaroaren 28an Jon Sarasuaren txanda izango da; eta laugarren eta azken hitzaldia Kike Amonarrizek esakiniko du abenduaren 13an.