Lau begiratu euskararen norabideari: Lorea Agirreren hitzaldia gaur

Usoa Agirre 2012ko ira. 25a, 17:50

Euskararen norabidea lau ikuspegiz, lau pertsonaren bitartez, lau berbaldiz aztertu nahi du AED elkarteak irailean hasi eta abendura bitartean. Horretarako, euskal kulturgintzaren lau pertsona erreferente gonbidatu ditu: Lorea Agirre, Pako Aristi, Jon Sarasua eta Kike Amonarriz, "euskararen egoeraz, atakez, erronkez eta norabide posibleez jarduteko". Gaur, martitzena, Lorea Agirreren hitzaldia izango da 19:00etan Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan. Bertara joan ezin zaretenok zuzenean jarraitu ahal izango duzue hitzaldia Goiena.net-en, streaming bidez.

"Lau begirada argi eta zorrotz, hizkuntza komunitate bezala non gauden eta norantz goazen hausnartzen laguntzeko. Biziko bagara jantzi beharra daukagulako euskaldunok". Halaxe dio AED elkarteak.

  • Lorea Agirre kazetari eta Huheziko Sorguneak taldeko kidea izango da lehena hitza hartzen iraileko berbaldian, irailaren 25ean, martitzenez. Nor izateko izenburupean jardungo du.
  • Pako Aristik urrian eskainiko du hitzaldia. 23an, hau ere martitzena. Euskara, hizkuntza bat bere bakardadean izenburupean.
  • Jon Sarasuari azaroan helduko zaio txanda. Norabideari buruz dozena bat gogoeta egingo du aretxabaletarrak. Azaroaren 28an izango da, eguaztenean.
  • Berbaldi zikloari Kike Amonarrizek emango dio amaiera abenduan, 13an, eguenean. Tolosarraren hitzaldiaren izenburua: XXI. mendeko euskaldunak. Nola ari diren aldatzen gauzak, kamarada.

Lau hitzaldiak Goiena telebistak jasoko ditu eta streaming bidez, zuzenean, emango dira Goiena.net webgunearen bitartez. Goiena telebistan ere emango dituzte.

Saio guztiak irekiak izango dira euskararen eta euskaldunon komunitatearen inguruan interesa duten guztientzat. Doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak