Arrasateko udal zerbitzuak itxita egongo dira eguaztenean, greba dela-eta

Usoa Agirre 2012ko irailaren 24a

Gaur goizean egin dute Arrasateko Udalean langileen asanblada, gehiengo sindikalak irailaren 26rako deitutako greba orokorra dela eta. Asanbladaren emaitzak ikusita, udaleko langileen gehiengoak deialdiarekin bat egitea erabaki dute. Hauek izan dira bozketako emaitzak:

Asanbladaren emaitzak lotesleak direnez, Arrasateko Udaleko langileek greba deialdiarekin bat egitea erabaki dute, beraz, irailaren 26an, eguaztenean, udal zerbitzuak itxita egongo dira, alkateak ezarriko dituen gutxiengo zerbitzuak izendatu zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak