Astero moduan, gaur Tokiko Gobernu batzarrean hainbat gai landuko dituzte. Besteak beste, Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoak batzordeak haur parkeetan hobekuntzak egiteko proposamenaren txostena aztertuko du. Era berean, herriko zenbait lekutan egoera txarrean dauden paperontziak aldatzea ere onartuko dute. Bestalde, Hirigintza batzordeak Elorregi-Oñati eta Elorregi-Epele arteko bidegorri zatiaren proiektuaren esleipenaren berri eman behar dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.